so:text
|
Egia esan, mundu osoan askapenerako mugimendu bakar batek ere ez ziharduen kapitalismoaren alde borrokan. Labur esanda: balioren bat daukan edozein gauza langileek egin, ustiatu, hazi, ekoitzi eta prozesatzen dute. Beraz, zer dela eta ez ziren izango langileak aberastasun horren jabeak kolektiboki? Zer dela eta ez zituzten langileek jabetzan izaten eta kontrolatzen beren baliabideak? Kapitalismoak esan nahi zuen enpresari aberatsak aberastasunaren jabe zirela, eta sozialismoak esan nahi zuen aberastasuna sortzen zutenak zirela haren jabeak. (id) |