so:text
|
Kontua da, kulona izateaz gain, kuarentona naizen honetan, neure buruari ausardia handia aitortzen diodala. Eta nirekin kantatzen duten emakumeei ere bai. Gauzak nola dauden jakinda, kobazuloaren barruan piztia dagoela jakinda, sartu egin gara eta geuretzako lekua egin dugu. Inkontzientziatik pauso bat gehiago eman dugu piztiaren zurrungak entzun ondoren han jarraitu dugunok. Eta plaza utzi zutenentzat esker ona baino ez daukat. Inoiz bidean egon ez balira, gaur ni ez nintzatekeelako hemen egongo, seguruenetik. (id) |