so:text
|
Chesimard abizenari dagokionez, tira, gauza bakarra ondoriozta nezakeen: Chesimard abizeneko norbait nire senar ohiaren arbaso esklaboen jabea izan zen. Batzuetan, lo seko geratu aurretik ohean etzanda egoten nintzen, pentsatzen zenbat esklabo izan zituen Chesimardek Martinikan eta zenbat aldiz jo zituen. Sabaiari begira egoten nintzen, eta pentsatzen nuen zenbat emakume Beltz bortxatu zituen Chesimardek, zenbat ume Beltzen aita izan zen, eta zenbat Beltzen erailketaren erantzulea izan zen. Horrenbestez, izen horrek desagertu egin behar zuen. (nl) |