so:text
|
Lehenbiziko egunetik nire begien aurrean hiru lan aurkeztu zitzaizkidan: nire Aberriaren hizkuntza ikastea, zoritxarrez niretzat erabat ezaguna zena, bere historia eta legeak: eta bigarrenik, euskaraz ez zekiten nire aberrikideei, Gramatika bat argitaratuz, hura ikasteko bidea eman, eta liburu batzuen eta egunkari baten bidez, aberriaren historia eta politika irakatsi: eta lan guztien sintesi modura, atzerritartasuna errotik atera eta abertzaletasuna ezarri, Bizkaiko seme guztiak bandera bakar baten pean jarriz, usadioaren bandera orbangabea, esklabotzaren zama gainetik astindu eta duintasun eta kemenez Aberria ezartzeko indarra beraganatzeko asmoz. (id) |