so:text
|
Beltz jendea zapaldurik gaude bai klaseagatik bai arrazagatik, pobreak garelako eta Beltzak garelako. Sutu egiten nintzen baten batek arrakastaren eskaileran gora egiten zuten Beltzei buruz hitz egiten zuen bakoitzean. Eskailera bat aipatzen duzun aldi oro, gainaldeaz eta oinaldeaz hitz egiten ari zara, goi-mailako klaseaz eta behe-mailako klaseaz, klase aberatsaz eta klase pobreaz. Gainaldea eta oinaldea dituen sistema bat dagoen bitartean, Beltzok beti oinaldean amaituko dugu, diskriminatzen errazenak garelako. Horregatik, ulertezina zen niretzat sistemaren barruan borrokatzea. (id) |