so:text
|
Ikusi beharko genuke euskaltzaletasunaren gaineko zein irakurketa egiten duen feminismoak. Gure kezketako bat hori da: Euskal Herrian egiten dugun feminismoaren irakurketa ez ote dagoen baldintzatuta begirada konkretu batekin, epistemologia jakin batekin, feminismoaren definizio jakin batzuekin, eta —eta oso eztabaidagarria izan daiteke—, barne kolonizazioa aintzat hartzen ez ote duen. Argi ikusten dugu dekolonialitatea mundu zabalera begiratzen dugunean, baina zailagoa egiten zaigu fokua hurbildu ahala. (id) |