so:text
|
Lehen, etxeko lanen inguruan hitz egiten zen gehiago, gero zaintza lanak, gaur egun, bien inguruan hitz egiten dugu. Egia da, ekonomiak, orokorrean, pentsatu duela hori ez zela jarduera ekonomikoa eta jarduera ez ekonomikotzat hartu dira, eta hori egiten zutenak ere, pertsona ez aktiboak ziren, beti baztertuak izan direnak. Guzti hori, ekonomia jardueraren sustraian dagoela funtsezkotzat jotzen du ekonomia feministak eta horregatik, hainbeste aipatzen dugun iceberg teoria. Ikusten ez denaren zati garrantzitsuena, lan zama handiena hartzen duena eta azken finean, emakumeengan erortzen den zama da, zaintza lanarena: umeen edo pertsona edadetuen zaintza, gehi etxeko lan gehienak. Egia da, gizarte-mailaren arabera, emakume burges batzuk, lan hori kontratatu egingo dutela —normalean emakumeei baita ere— eta orduan merkatura ateratzen da, baina normalean egoera oso prekarioetan. (id) |