so:text
|
jendeak tropelka alde egiten zuen. Gertatzen ari zena kritikatu beharrean, Alderdiko kide gehienek babestu egiten zuten. Hueyk jendaurrean berba egiten ikasteko ikastaro bat behar zuela esan nuenean, bizkarreratu egin zitzaizkidan. Bere titulua defentsa-ministrotik "Buruzagi Goren" irringarrira aldatu zuenean, eta gero are irringarriagoa zen "Zerbitzari Goren" hartara, ia inork ez zuen txintik esan. Hori zen Alderdiaren arazo nagusietako bat. Kritika eta autokritika ez ziren sustatzen, eta zegoen apurra ez zen serio hartzen. Kritika konstruktiboa eta autokritika erabat garrantzitsuak dira erakunde iraultzaile batean. (id) |