so:text
|
Kapitalismoaren ezaugarri elementala datxekion egitura-desoreka da, bere aurkako ezaugarri barrenekoa dena: etengabeko krisia, bere existentzia-egoeren etengabeko iraultza. Kapitalismoak ez du egoera normal orekaturik: bere egoera normala gehiegiaren etengabeko ekoizpena da - kapitalismoak irauteko duen modu bakarra hazkundea da, hain zuzen -. Horrela, kapitalismoa zirkuitu batean harrapaturik geratzen da, gurpil zoro antzeko batean. Marxek adierazi zuen: giza beharretarako beste edozein sistemak baino gehiago ekoizten badu ere, kapitalismoak asetu beharreko are eta behar gehiago sortzen ditu; zenbat eta aberastasun handiagoa sortu, aberastasuna sortzeko beharra hainbat eta handiagoa da." - Fantasien jazarpena, 1997 (id) |